Kahlomedia S. Coop. eta Frida Aldizkaria, “Idazketa ez sexistaren Frida sariak” narrazio laburren Lehen Leihaketa antolatu dute. Idazketa eta irkaurketa eredu ez sexistak bultzatzea da lehiaketaren helburua.

Partehartzaileak
Idazketa lanbide zein zaletasun duten guztiek parte har dezakete, beren sexua zein nazionalitatea edozein delarik ere. Baldintza bakarra da adinez nagusi izan behar dutela.

Modalitateak
Gaztelera eta euskara.
Partehartzaile bakoitzak lan bakarra bidali ahal izango du lehiaketara, dela euskaraz dela gazteleraz.

Gaia
EMAKUMEA eta GIZARTE BAZTERKETA.

Ezaugarriak
Aurkezturiko lan orok hizkuntza ez sexistan eta ez baztertzailean idatzita egon beharko du. Era berean, ezin du gai sexistarik jorratu.
Lanek ezin dira 5000 karaketere baino luzeagoak izan, espazioak barne.
Ez dira luzeagoak diren lanak onartuko.
Lan guztiak, salbuespenik gabe, argitaragabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar dira.

Bidalketa
Lanak posta elektronikoaren bitartez bidali behar dira.
Partehartzaileak mezu elektroniko bat bidali behar du concursofrida@kahlomedia.com helbidera, “gaia” atalean lanaren izenburua aipatuz.
Ondoko bi dokumentuak gaineratu behar zaizkio mezuari: lana bera, egilearen nortasunaren berri eman dezakeen inolako daturik gabe: eta egilearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN ala Erresidentzia Txartela, helbidea, helbide elektronikoa, jaiotze data, telefono zenbakia) zein lanaren izenburua biltzen dituen orria. Bi dokumentuak Word formatuan egon behar dute, eta mezu elektroniko berean igorri behar dira.
Mezua jasoa izan dela jakinarazi egingo zaio bidal-tzaileari.

Aurkezpen epea
Lanak 2008ko azaroaren 15etik 2009ko urtarrilaren 16ko 16:30ak arte bidali ahal izango dira.

Epaimahaia
Lehiaketak literatura, kazetaritza eta feminismo arloko pertsona ezagunek osaturiko epaimahaia izango du.
Epaimahaiaren erabakia apelatu ezina da.
Epaimahaiak saria eman gabe huts dezake, aurkezturiko lanek ez badituzte aipaturiko eskakizunak betetzen.

Sariak
Epaimahaiak 500 euroko bi sari emango ditu, gaztelerazko lanik onenari bata eta euskarazko lanik onenari bestea. Sari banaketa martxoaren 4ean, asteazkena, izango da, Bilboko Kafe Antzokian.

Hautaturiko lanak martxoko Frida aldizkarian argitaratuak izango dira.
Jasotako lehen 20 lanek kolaboratzaileak diren komertzioetan erabiltzeko deskontu txartelak jasoko diztute.

Jabetza
Lehiaketara aurkezturiko lanen argitaratze eskubideak, zabalpena eta erakusketa (puntu hauek ez dira inoiz asmo komertzialekin beteko) bitarteko digitaletan zein paperezkoetan, lehiaketa antolatu duen enpresaren esku geratuko dira. Horren arabera, egile eskubiderik zein ordainketarik ezingo da eskatu. Testuaren argitarapenak egilearen izena eramango du beti.
Sarituriko lanak Kahlomedia S. Coop.-en esku geratuko dira.

Zabalpena
Aurkezturiko lan guztiak lehiaketarako propio sorturiko web orrian argitaratuak izango dira.

Oharrak
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.

Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoari jarraituz, zeinak datu pertsonalen babesa dituen aipagai, jakinarazi nahi dugu datu per-tsonal oro Frida lehiaketako partehartzaileen fitxategian gordeko dela; datuok izatearen helburua lehiaketako partehartzaileen berri izatea dela, lehiaketako pertsonalak soilik izango duela datuon berri eta Kahlomedia S.Coop.-ek duela fitxategiaren erantzukizuna.